Bartolina Sisa
Bartolina Sisa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Paz, 1753ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Peruko Erregeorderria |
Heriotza | La Paz, 1782ko irailaren 5a (29 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: dismemberment (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tupac Katari |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania Aimara |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraultzailea eta liderra |
Bartolina Sisa Vargas (Caracato del Ayllu Kantonamendua, 1753ko abuztuaren 24a - La Paz, Bolivia, 1782ko irailaren 5a) Aimara heroi nazional izendatu zuten, 1781eko uztailaren 15ean Bolivian.[1] Tupac Katari izenarekin ezaguna zen Julián Apaza senarrarekin batera borrokatu zuen, hainbat kanpamentu militar antolatu zituen eta La Paz setioan parte hartu zuen. Traizionatu eta espainiarren esku utzi zuten, urtebete geroago erail zuten[2] Bere omenez, irailaren 5ean emakume indigenen nazioarteko eguna ospatzen da.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Sisa eta Josefa Vargas Q'ara Qhatu komunitateko indigenaren alaba, gaur Caracoto, Sapahaquikp udalerria, kokaren hostoa eta bertako ehungintzaren salerosketara dedikatu zen.[4]
Zenbait historialarik Bartolina emakume kuraia bezala deskribatu zuten, kurawa (habaila) eta fusila menperatzen zituen. Zaldian ibiltzen bazekien, larru iluna zuen, argala, begi beltzak zituen eta oso adimentsua zen.
Lau seme-alaba izan zituen: hiru mutil eta neska bat. Lehen semea Perun harrapatu zuen Sebastián Segurola brigadariak, 1783an, eta gero hil egin zutela uste da. Beste hirurak ezkutuan bizirauten jarraitu zuten.[5]
Iraultzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]25 urte zituela, Tupac Katari bere senarrarekin bat egin zuen botere agintearen aurkako matxinada ezberdinak antolatu eta zuzentzeko, XVIII. Mendeko esplotazio sistema kolonialistak egindako bidegabekeriak ikusi ondoren. Aimara – kitxua matxinada indigena 1781ean piztu zenean, erregeorde izendatu zuten Bartolinak lidergo eginkizun garrantzitsuak hartu zituen.
La Pazeko setioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1780az geroztik matxinada indigena antolatu zen, José Gabriel Condorcanquirekin (Túpac Amaru) eta Dámaso eta Tomás Katari de Chayanta anaiekin batera, hauekin batera beren ideal libertarioekin eta helburu emantzipatzaileekin bat egiten zutenez, 150 mila indigena baino gehiago biltzea lortu zuten, eskualde osoko jendea.[6]
1781eko martxoaren 13an kanpamendu militar indigena bat eraiki zen La Ceja de El Alton, La Paz hirirako sarrera guztiak itxiz, 20 mila indigenarekin hasi ziren eta bost hilabetetan 80 mila pertsona izatera iritsi ziren, hirian elikagai eta ur eskasia sortuz. Maiatzaren 21ean, Tupac Katarik Bartolina utzi zuen setioaren kargu. Espainiar armadak emakume bat arduradun ikusi zuenean, 300 soldadu bidali zituen hura harrapatzera, Bartolinak, armada indigenarekin batera, espainiarrei eraso egin zien eta haien helburua eragotzi.109 egun igaro ondoren, espainiarrek, Charcasen laguntza jaso zuten, horrela, Tupac Katariren armadak atzera egin behar izan zuen, espainiar indarrek eta hauek Tupac Katariren aurkako buruzagi indigenekin ezarri zituzten aliantzek, 1782ko irailak 5ean, matxinadaren buruzagiak preso hartu zituzten eta urkamendian hiltzera zigortu zituzten..
Bartolinaren heriotz zigorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1782ko irailaren 5ean, Francisco Tadeo Diez de Medinak honako zigorra eman zuen:
"Bartolina Sisa, Julián Apaza edo Tupac Katariren emazteari zigor arrunta ezarri eta kuarteletik plaza nagusira eramango dute zaldi baten buztanari lepoan espartin soka bat lotuta duen zirkunferentzia, larruz egindako korozoa. eta lumak eta gurutze bat makila batean bermatuta, eskuan, eta bere krimenak argitaratzen dituen herri esatariaren ahotsean, urkamendira eraman eta horren berri izan, naturalki hil arte eta ondoren burua eta eskuak iltzatuta dagozkion etiketa duten pilategietan, eta jendaurreko ikasgaietarako ezarri (...) bere bilera sedizionaletan buru egiten duen lekuetan eta burua Ayo Ayo eta Saphaqui herrietara eramaten dute, bere egoitza eta jatorria Sica Sica probintzian, handik gutxira erre eta errautsak airera botako dira "
32 urte zituela, Bartolina oinetatik lotuta zaldi batek arrastaka eraman zuen eta ondoren, zatitu egin zuten. Bere burua eta gorputz-adarrak, indigenak beldurtzeko erresistentzian parte hartu zuen toki ezberdinetan iltzatu zituzten.[7]
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980an, Bartolina Sisa Emakume Baserritarren Federazioa sortu zen bere izenarekin, landa eremuko emakumeek Bolivian erabaki politiko, ekonomiko eta sozialetan erabat parte hartzea eskatzeko.[8]
- 1983an, Tihuanacu- n bildu zen Amerikako Erakunde eta Mugimenduen Bigarren Topaketak bere oroimenean ezarri zuen irailaren 5eko ospakizuna, hil zuten eguna, Emakume Indigenen Nazioarteko Eguna.[9][10]
- Gaur egun Boliviako hainbat komunitate indigenek omenaldia egiten diote. [11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bolivia: Ley Nº 3102, 15 de julio de 2005» www.lexivox.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «¿Quién fue Bartolina Sisa y por qué se le recuerda en esta fecha? | Servindi - Servicios de Comunicación Intercultural» www.servindi.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ Press, Europa. (2018-09-05). «¿Quién fue Bartolina Sisa, la mujer en cuyo honor se celebra el Día de la Mujer Indígena?» www.notimerica.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «Bartolina Sisa» pueblosoriginarios.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «Bartolina Sisa» LHistoria 2015-05-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «Bolivia: Recordando un nuevo aniversario de la heroína aymara Bartolina Sisa» Resumen Latinoamericano (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «Bartolina Sisa, heroína indígena de Bolivia - Periódico La Patria (Oruro - Bolivia)» Periódico La Patria (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «Confederación Nacional de Mujeres Campesinas Indígenas Originarias de Bolivia “Bartolina Sisa” (CNMCIOB-BS) | FAO» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «Día Internacional de la Mujer Indígena» www.milenio.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ «En honor a Bartolina Sisa, la región conmemora el Día Internacional de la Mujer Indígena» NODAL 2014-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- ↑ MATTIÉ, Mailer: «La ECONOMÍA no deja ver el bosque», artículo en español.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alipio Valencia Vega: Bartolina Sisa — la virreina Aymara que murió por la libertad de los nativos americanos. Librería Editorial "Juventud", La Paz 1978. 107 pp.
- María Eugenia del Valle de Siles: Bartolina Sisa y Gregoria Apaza — dos heroínas indígenas. Biblioteca Popular Boliviana de "Ultima Hora", La Paz 1981. 73 pp.
- Marina Ari: Bartolina Sisa — La generala aymara y la equidad de género. Editorial Amuyañataki, La Paz 2003. 49 pp.